Luzemetraia honek euskal gatazka jorratzen du; familia (aita, ama eta hemeretzi urteko alaba) baten Euskal Herrirako itzulera kontatzen digu, ETAren mehatxuen beldurrez 10 urte Argentinan igaro ondoren. Alabaren begietatik gatazkaren bi ikuspuntuak erakusten saiatzen delarik, bata bestea baino gehiago azaldu arren (bestela agur dirulaguntzak).
Asko gustatu zitzaidan bertan kontatzen zen istorioa, agertzen zen gauza batekin ados egon ez arren. Euskal Herriak Irak zirudien. Madrildar batek filmea ikusten badu gerra zibil batetan gaudela pentsatuko du, arriskutsua dela kalea zapaltzea. Denok dakigu zer nolakoa den gure herriko egoera, baina filmean oso gehiegitua ageri da. Ez zait iruditzen benetako egoera horren oldarkorra denik, edo, filmean ageri den bezala, jendeak egun osoa herriko plazan igarotzen duenik euskal presoen egoeraren aurkako kontzentrazioak eginez, beste hainbat gauzen artean.
Dena den, filme benetan gomendagarria.

3 erantzun:
Ni grabazion eon nitzan udaran, hondartzetik bueltan. gabarren kanpon autobus bat erre zuen ta zuhaitz batek sua hartuzun
Azkenean MLNV-k arrazoia izango du: gerran bizi gara.
Gaur Zaragozako neska bati entzun diot behin Donostian egon zela, eta bere aurrean kotxe batek eztanda edo egin zuela... eta beldur handia diola hiriari... ez dela bueltatuko. Irak.
Publicar un comentario en la entrada